Eguraldia / Previsión

miércoles, 22 de septiembre de 2010

Zarautz Pagoeta 2010-IX-18

Oraingoan BIKEIBAReko jendearekin elkartu gara Pagoeta inguruak ezagutzeko.

Bezperan ezetz eta baietz ibili ostean azkenean eguraldiak hobera egingo zuela eta joatekotan gelditu ginen Juan, Inaxio eta ni.

Zarautz-Pagoeta

Eguraldia primerakoa atera zen eta Zarautzetik abiatu ginen erromatar galtzadatik gora ELKANO auzora iritsiaz, gero URDANETARA eta segidan Pagoeta inguruetaraino.

Lorategi "botanikoa" ikusi genuen, Agorregiko burdinola ere.

Ondoren Oriotik barrena Kanpina dagoen menditxoan zehar Zarautzeko hondartzaraino jaitsi ginen.

Guztira 40 km inguru, eguraldi eta giro dotorearekin,.
Eibarko hauek"mundialak" dira.


( Aurtengo udaberrian ere guk bat antolatuko geniela esan genien, hasi pentsatzen... )
mikel.

No hay comentarios:

Publicar un comentario