Eguraldia / Previsión

domingo, 25 de septiembre de 2011

Gaurkoan "bai"





Azkenean egin degu Tolosaldeako buelta, kostatu zaigu baina kaskagor jarri ezkero ...

Tolosa-Belabieta-Besabi-Hernani

Egia esan goizean zazpi ta erdietan trena hartzeko elkartu geranean, iluna egon arren eguraldi dotorea zetorrela ikusten zen, eta ala izan da.



Hasieran laino pixka bat, baino segituan eguzkiak uxatu ditu eta Belabietako gainean bista zoragarriak izan ditugu.

Adrenalinarentzat ere izan degu tartea, "kortafuegos"-etik behera bota geranean.



Gero kanalaren zatia tokatzen zen, eta hemen pena izan da kanala utsik egotea mantentze lanetan ari zirelako edo...
Ziztu batean Andoaingo Otita inguan ginen (norbait zilipurdika ere ibili da...) eta Unanibia zubia (Sorgin-zubi) igarotakoan Adarra aldera abiatu gara goruntz.
Juan ia, ia Pello Cabestani "atropellatzeko" zorian egon ondoren (nun ote zituen begiak...) , Besabin indarrak hartzeko momentua zela iruditu zaigu.

Eta honenbestez Onddi ingurutik Loidira jetxi gera, Hernanin amaitzeko.

Hernanin 2011-IX-25.

2 comentarios: