Eguraldia / Previsión

domingo, 16 de octubre de 2011

Aralar 2011: BIKAIN !!

Hernanin 2011-X-16

Kronikatxoa hasi baino lehen ba det aipatu beharreko zeozer, eta zera da, taldeari TXAPO !!

TXAPO !! "makalaldian" lagunari itxaron eta laguntzeagatik, gosea zuenari zeneukatena emateagatik, urik gabe geratu zenari zuenetik emateagatik eta TXAPO !! "gidaria" nahasten zen bakoitzean umore onez hartzeagatik (eskerrak ba zela beste GPS-a !) .

Aralar2011


Aurtengo irteerara sei lagun azaldu gera, Baraibarretik abiatu eta gora aldera ekin diogu, Unagako putzuaren ingurutik Igaratzara irixteko, dagoeneko malda dotorea igo degularik.
Hemen atseden txiki bat eta basoan sartu gera eta bide oso polit batetik behera eta behera egin degu. Gero komeriak !!



Orain jeitxitakoa igotzea tokatzen da. Kostata egia esan baina azkenean itzuli gara berriro Igaratzara Enirio inguruetatik, hemendik Guardaetxera ziztu batean beherutz dalako.


Guardaetxetik San Mielgo santutegira dauden hiru kilometroak errepidez egin ditugu, Santua agurtu eta segituan behera jo degu menditik barrena, neri geien gustatu zaiten zatia izan da, zortzi bat kilometro basoan zehar eta beherutz.


Hiruak laurden gutxiak inguruan iritxi gera berriro Baraibarrera, bertako iturrian freskatu eta tabernara indarrak osatzera, dena ondo joan da eta jendea gustora gelditu da EZTA ?
Aio.

3 comentarios:

  1. Eskerrik asko Inaxio zure bultzadagatik eta dopina zuen platanoa zein gela eman zenidatenei ere.Ibon.

    ResponderEliminar
  2. Azken finean deneri pazientzia edukitzeagatik.

    ResponderEliminar