Nik lehen aldia nuen, Ibonek bigarrena , Igorrek (Otxoto) hamar eta Julenek hamairuak egin ditu ( behin irabazi ere egin du !).
Julen
Ez diegu “kaña” gehiegi emango “rajatu” direnei, Juan, Mikel As., Joxean, Inaxio, Jonathan, Unai … eta abar luze bateri, batzuek osasun aitzakiak medio, besteak “arazo teknikoak”, eta gehienak alferkeria , en fin…
Bestalde egun polita pasa genuen , goizaldeko giro freskoak animatu gintuen, baina denbora pasa ala berotzen joan zen eta eguerdi partean kriston “chicharra” jasan izan genuen.
Igor
Ibon eta biok elkarrekin atera ginen eta bakoitzak pintxazo bana eduki genuen (azkeneko aldia tubeless gabe joaten naizela horrelakoetara !), behin baino gehiagotan erritmo biziegian ibili ginela iruditu zitzaidan, pista zabalak eta lauak horretara bultzatzen gintuen, eta gero “ordaintzeko” arriskua zegoen.
Ibon eta Mikel
60. Kilometroan Ibonek erritmoa pixka bat jeitxi zuen (arazo muskularrak) eta aurreruntz abiatu nintzen, azkeneko abituallamentuan Otxotorena arrapatu eta biok Arguedaseko bideari ekin genion.
Azkenean Julen 5:23 (14º), Mikel 6:03 (447º), Otxotorena 6:06 (493º) eta Ibon 6:26 (715º) . Aipatu behar da Ibonek 26 minututan hobetu zuela pasatako urteko denbora, eta jendeak zioenez aurtengoa gogorragoa izan da beroagatik eta igoera bat gehiago sartu dutelako.
Pertsonalki zerbait gehiago espero nuen, nire ustez laisterketa hau beroak eta luzaerak egiten dute gogorra.
Mikel
“Polita” ? ba ez dakit , iruditzen zait Eibarkoekin askoz ere Bardena politagoa ikusiko dugula, hori bai giroa eta antolakuntza primerakoak.
Laister arte “banda”,
mikel.
Zer moduz hurrengo eguna Ibon ?
ResponderEliminarmikel.
Muy buena kronika!!
ResponderEliminar